2017 TOPA GAITZAZU

Prowein 2017
Hall 10 F184

Donostia izan da gure bulegoa zabaltzeko aukeratu genuen tokia: Espaniako hiririk ederrenetakoa, goi mailako gastronomiaren gunea, eta aldi berean, Espaniako iparreko ardo ospetsuen sorterritik gertu (Errioxa, Dueroko Erribera, Nafarroa, Aragoia), bai eta Frantziako Hego-mendebaldekoetatik ere (Bordeletik).

Ardoa egiten dugu supermerkatu kontu handientzako (off trade), Duty free-entzako, Europako eta Ipar Ameriketako hainbat hegazkin konpaniarentzako, bai eta Estatu monopolioentzako ere.

Ardo sortzaileak 2006. urteaz geroztik

GURE LANAREN ABIAPUNTUA... MERKATUEN JOERAK ETA BEHARRAK DIRA.

BILATU

Phillipp Ott-ek, gure enologo trebatuak, maiz bisitatzen ditu Espainiako ardo ekoizleen eskualdeak produktu berrien bila, bai eta hauen bolumena eta kalitate ona luzaroan bermatzeko gai izango diren lankideen bila, kalitate kontrol zorrotzenak gaindituz.

SORTU

Ardogintzaren prozesu osoa menperatzen dugunez, gurekin lan egiten duten upategiekin batera ardoaren eraldatze prozesuan parte hartzen dugu, maila guztietan: Ardoaren nahaste eta heldutze prozesuan, beharrezko zertifikazioak lortzen, bai eta ekoizpen arauei atxikitzen ere.

MERKATURATU

Merkatuen etengabeko azterketak eta gure bezeroekin aldiro egindako bilerek, etorkizuneko joerak eta beharrak identifikatzen ahalbidetzen digute. Horri esker, irudi eta kalitate/prezio erlazio onenak dituzten ardo eta markak sortzeko gai gara.

ARDOGINTZAREN NOLA-EGIN-JAKITEA

Produktu berriak sortzeko, bere ekoizpena eta bilakaera gainbegiratzeko eta zertifikazioak kontrolatzeko ezinbesteko ahalmen teknikoa dugu.

MERKATUETAN ESPERIENTZIA

Europako eta nazioarteko merkatu handiak biziki ongi ezagutzen ditugu, bai eta beren betebeharreko baldintzak ere: bolumen aldetik eta kalitate/prezio erlazioari dagokionez.

Lili Wine enpresa kulturaniztuna da, jatorri askotariko pertsonez osaturikoa. Sortzailea, Austriarra jaiotzez, gaztaroan Alemanian bizi ostean, Frantzian trebatu eta azkenean, Espainian egokitu zen. Taldekide guztiek amankomunean dutena; edozein jatorritako ardoa!

HIRU LAGUNEKO TALDE INTERNAZIONALA

Photos Laskarai

PHILIPP OTT

Bere lanbidea bilakatu du honako Austriar honek bere ardoarekiko grina. Enologia Geisenheim-en, Alemanian, estudiatu zuen Bordeleko enologia fakultatean diplomatu aurretik, eta ondoren, likore eta ardoak kudeatzeko eta merkaturatzeko Masterra Dijon-eko ESC-an burutu zuen. Marketing-ean eta esportazioan zenbait lanpostu izan ditu F. Lurton, eta Domecq-en
besteak beste…

Photos Laskarai

HAIZEA
ARRAZOLA CAMINOS

Hego Euskal Herrikoa, arkitektoa berez, Espainiako upategien arkitektura berritzailearekiko zaletasunetik ardogintza mundura etorria. Harez geroztik ardoaren unibertsoarekiko duen jakin-mina handiagotu besterik ez da egin. Alderdi teknikoa bezain gustoko ditu ardoen dastaketa eta merkaturaketa.

Photos Laskarai

NADINE DANET

Frantziarra, Paris-Sorbonne-ko CELSA-n komunikazioan graduatua. Industria handien zein erakunde publikoen erlazio publikoak, prentsarekiko harremanak eta ekitaldi publikoak kudeatu izan ditu.
Ardogintzaren mundua lehendabizikoz Bordelen ezagutu zuen, ondoren Espainian sakonduz, non 10 urte luzez bizi izan zen.

HARREMANETARAKO

LILI WINE Lili Ott S.L. Federico Garcia Lorca, 10 Solairua 2 - Bulegoa 6 20014 Donostia Gipuzkoa - España
info@liliwine.es


ETOR ZAITEZ


Donostia (EAS) : 20 mn
Bilbo (BIO) : 1h
Biarritz-Angelu-Baiona (BIQ) : 40 mn
Bordele-Mérignac (BOD) : 2h20 mn

A8 (Bilbo-Irun)
A63 (Paris-Irun)
A15 (Iruña-Donostia)

Laister AHT-a

- Federico Garcia Lorca, 10 - Planta 2 - Oficina 6 - 20014 San Sebastian Gipuzkoa - - NIF : B20759932

2017 TOPA GAITZAZU

Prowein 2017
Hall 10 F184

Ardoa egiten dugu supermerkatu kontu handientzako (off trade), Duty free-entzako, Europako eta Ipar Ameriketako hainbat hegazkin konpaniarentzako, bai eta Estatu monopolioentzako ere.


HARREMANETARAKO

LILI WINE Lili Ott S.L. Federico Garcia Lorca, 10 Solairua 2 - Bulegoa 6 20014 Donostia Gipuzkoa - España
info@liliwine.es


ETOR ZAITEZ


Donostia (EAS) : 20 mn
Bilbo (BIO) : 1h
Biarritz-Angelu-Baiona (BIQ) : 40 mn
Bordele-Mérignac (BOD) : 2h20 mn

A8 (Bilbo-Irun)
A63 (Paris-Irun)
A15 (Iruña-Donostia)

Laister AHT-a